XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera iasoteko oratu geuntsan Prantzik eta nik, begiratu geuntsan alkarri, eta nai ta mutik egin ezta bere, gelditu giñan geure lagun illotza bera baiño zurbilago.

Etzauntzan, neure alboan egoan Prantzi; unetxu baten bere ez eban lorik egin.

Berba egi-eidan itxaroten nengoan ni, arren batzuk egizan esateko, baiña ixilik egoan, da ni ez nintzan azartu bion artean iazoten zana esaten.

Urrengo goizean, indartuta, sendatuta arerioak ekin euskun amorru andiaz.

- Gaur neuri dagokit, esan eustan Prantzik.

Dontsua zu txarto begitxedatu zendualako.

Etzan guzurtau errukarria.

Azpiratuak izan giñan; baiña esesteak gelditu bear ebanean, Prantzi ta ni zauri barik gengozala, azkenetan egoan Españiatar batek dunbadea bota eban bide egal batetik, eta bularra baterik bestera igarota Prantzik io eban lurrera.

¡Ai Jauna, ze eriotzea! Iñauldurizka ebillen lurrean abade eske, baiña danak soinei gora egiten eutsen; eta arerioa ganean etorkuna legez, bidean itxi bear izan zan, non ill zan arik lasterrena.

Une atatik sinistu neban zemaitua izango nintzala, eta erabagi neban neure oben edo pekatuen autormena egitea lenengo aurkituten neban abadeaz.

Zori-txarrean ez neban aurkitu; eta ainbeste su-aldi euki ezkero, urten neban legez osorik eta agintari eginda, nire asmo onak aienatu ziran, da aaztu nintzan txar-egin edo legautsi, zemai ta damutasunaz.

Baiña ¡ai ene! ots baten gogoratu bear iatan guztia.